2013/11/29

GORPUTZAREN SOINUA!!

Asteburuan lagunekin ibiliko zara? Eta planen bat daukazue edo asperturik bueltak emango dituzue kaletik? 
Hotz ikaragarria egingo duela diote telebistan, beraz, gorputza mugitzeko eta etxean bero bero egoteko ekintza bat proposatuko dizuet. 
Hona hemen kantatzera eta dantzatzera animatuko zaituen bideo bat. Elkar zaitezte, bideoa ikusi eta saiatu mugimendu guztiak erritmoarekin batera eramaten. 
Asteburu ona izan eta asko disfrutatu!! 



TXIKITAKO OROITZAPENAK

Ezagutzen dituzue Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak?
Txikia nintzenean egunero haien telebista saioak ikusten nituen eta abestiak, dantza eta jolas ugari egiten zutenez, gaur, haien kanta alai bat utziko dizuet zuek ere gorputza mugitzeko eta disfrutatzeko!!




BURUAREN ATALAK!!

Egun on lagunak!!!
Zer moduz doa astea? Gaur ostirala denez, oso ekintza interesgarri bat igoko dut eta fitxa marrazkidun hauekin, buruaren atalak zeintzuk diren ikasiko ditugu.
Lehenik eta behin, atal guztiak ikusi, irakurri eta ikasi. Ondoren, saia zaitezte fitxa guztiak betetzen, baina begiratu barik eh!! Ea memoria ona duzuen!! 




2013/11/14

SARRERA HONETAN... DANTZATZERA!!

Gaur oso dibertigarria den ekintza bat egingo dugu. Abesti alai baten bitartez, gorputzaren atal batzuk ikusiko ditugu eta horrez gain, pixka bat dantzatuko dugu.