2014/01/08

f) LOKOMOZIO APARATUA!!

Lokomozio aparatua: mugimenduak ahalbidetzen dituena da.  
Barneko organoak babesten ditu berak ere, eta azalak estaltzen du bera, kanpoaldetik zainduz. Estu lotuta dago nerbio- sistemarekin ere bai, eta haren bidez burutik etorritako aginduak jasotzen ditu. 
Aparatu hau bi sistematan banatzen da; gihar sistema eta eskeleto sistema. Hezur, gihar eta tendoiek osatzen dute.




2014/01/03

e) NERBIO SISTEMA!!

Nerbio sistema: gorputzaren mugimenduak koordinatzeko eta arlo emozionala eta intelektualak kudeatzeko funtzioak ditu. Garuna organo nagusia eta kontrol gunea da. 


Nerbio-sistema animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema konplexua da. Bi  atal nagusi ditu: Neuronak eta glia.



2013/12/30

d) GERNU APARATUA!!

Gernu aparatua: odola filtratzeko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko. 
Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz. 


2013/12/27

c) DIGESTIO APARATUA!!

Digestio aparatua: elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.


Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio, entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez.


2013/12/23

b) ARNAS APARATUA!!

Arnas aparatua: oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikiek eta beste arnas bideek osatzen dute.


- arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.

a) goi arnasbideak: sudurra, aho barrunbea eta eztarriaz (faringea) osaturik.

b) behe arnasbideak:trakea eta bronkioez osaturik.



- birikak: gasen elkatrukea gertatzen den arnas atala arnas bronkiolo, albeolo-hoditxo eta albeoloez osaturik.


2013/12/17

a) APARATU KARDIOBASKULARRA!!

Aparatu kardiobaskularra edo zirkulazio aparatua:odolaren bidez oxigenoa eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta azido karbonikoa eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka. Bihotza da organo nagusia, arteriek eta zainek lagunduta. 




2013/12/13

GIZA GORPUTZAREN APARATUAK!!

Giza gorputza hainbat aparatuz osaturik dagoen organismoa da. 
Aparatuak anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dituztenak. 
Gizakiarengan, konkretuki 9 aparatu ditugu:

a) Aparatu kardiobaskularra

b) Arnas aparatua

c) Digestio aparatua 

d) Gernu aparatua

e) Nerbio sistema 

f) Lokomozio aparatua 

g) Sistema endokrinoa 

h) Immunitate sistema 

i) Ugaltze aparatua

Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparatu_(anatomia)