2013/12/30

d) GERNU APARATUA!!

Gernu aparatua: odola filtratzeko funtzioa dauka, giltzurrunen bidez, hortik hondakinak kanporatzeko. 
Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz. 


2013/12/27

c) DIGESTIO APARATUA!!

Digestio aparatua: elikagai eta hondakinen kudeaketan jarduten du. Sabelaldean dauden urdail, gibel, behazun, pankrea eta hesteek osatzen dute.


Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio, entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez.


2013/12/23

b) ARNAS APARATUA!!

Arnas aparatua: oxigenoa eta azido karbonikoaren kudeaketaz arduratzen da. Birikiek eta beste arnas bideek osatzen dute.


- arnasbideak: arnas aparatuko atal eroalea da eta bi zatitan banatu ohi da.

a) goi arnasbideak: sudurra, aho barrunbea eta eztarriaz (faringea) osaturik.

b) behe arnasbideak:trakea eta bronkioez osaturik.



- birikak: gasen elkatrukea gertatzen den arnas atala arnas bronkiolo, albeolo-hoditxo eta albeoloez osaturik.


2013/12/17

a) APARATU KARDIOBASKULARRA!!

Aparatu kardiobaskularra edo zirkulazio aparatua:odolaren bidez oxigenoa eta elikagaiak gorputz osoan banatzeko eta azido karbonikoa eta hondakinak kanporatzen laguntzeko funtzioa dauka. Bihotza da organo nagusia, arteriek eta zainek lagunduta. 




2013/12/13

GIZA GORPUTZAREN APARATUAK!!

Giza gorputza hainbat aparatuz osaturik dagoen organismoa da. 
Aparatuak anatomikoki organoek osatutako sistemak dira, funtzio konkretu bat edo batzuk aurrera eramaten dituztenak. 
Gizakiarengan, konkretuki 9 aparatu ditugu:

a) Aparatu kardiobaskularra

b) Arnas aparatua

c) Digestio aparatua 

d) Gernu aparatua

e) Nerbio sistema 

f) Lokomozio aparatua 

g) Sistema endokrinoa 

h) Immunitate sistema 

i) Ugaltze aparatua

Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparatu_(anatomia)

2013/12/07

GIHARRAK!!


Giharrak ehun uzkurkorrak dira, laburtu eta luzatzeko gaitasuna daukatenak alegia, azalaren azpian eta hezurren inguruan kokatuta daudenak. 
Giharrak lokomozio aparatua osatzen dute hezur eta tendoiekin batera. 


Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.




Argazkiak:
elpilaringuru.blogspot.com


HEZURRAK!!

Giza eskeletoa gizakion kartilagoek eta hezurrek osatzen duten multzoa da. Guztira 206 hezur osatzen dute gutxigorabehera.
Eskeletoari esker eta gorputzeko beste atal batzuei esker, gizakiok mugitzeko gaitasuna daukagu. 
Eskeleto sistema, nerbio sistema, artikulazio sistema eta gihar edo muskulu sistema, lokomozio aparatua osatzen dute.

Hona hemen eskeleto baten irudi bat eta hezurren izenak:



Argazkiak:
ikasiz-ikasi.blogspot.com

JOLASTERA ETA IKASTERA! (II)

Oraingo honetan gorputz atal batzuk zehatzago ikusiko ditugu.
Gogora ezazue, gai hau landu ostean, jolas bat egingo dugula ikasitakoa frogan jartzeko eta batez ere, ekintza hauek dibertigarriagoak egiteko!

Argazkia moldatuta:
 http://heziketa-fisiko-astrabudua.wikispaces.com/IBILTARI+APARATUA



Ea ba, zer moduz? Ikasi dituzue gorputz atal guztiak?
Prest bazaudete, jolasarekin hasiko gara baina tranparik ez egin eh? 
Gurutzegrama batekin martxan jarriko gara!!



GORPUTZ ATALAK

JOLASTERA ETA IKASTERA! (I)

Egun on guztioi!!!!
Gaur gorputz atal batzuk errepasatuko ditugu eta ondoren zuek ondo pasa dezazuen, jolas bat jarriko dizuet ikasitakoa frogan jartzeko. 

Lehenengo eta behin, gorputzaren sailkapen orokor bat egingo dugu; horretarako hiru zatitan banatuko dugu gorputza: 

- BURUA 

- ENBORRA 

- GORPUTZADARRAK



Argazkia moldatuta: 
http://www.salonhogar.net/Salones/Ciencias/1-3/Partes_cuerpo/Partes.htm

2013/12/02

HATZAMARREN IZENAK

Kaixo !!!
Zer moduz joan da asteburua? Badirudi negua lehenago heldu zaigula ezta??
Nik asteburuan izan ditudan ordu libreetan hainbat gauzetan pentsatzen ibili naiz eta ekintza pare bat bururatu zaizkit blogan lantzeko. 
Gaur eskuko hatzamarren izenak ikasiko ditugu.
Ea ba, has gaitezen!

a) Lehenik eta behin, izenak emango dizkizuet:

1- Erpurua

2- Hatz erakuslea

3- Hatz luzea

4- Hatz nagia

5- Hatz txikia 

b) Ondoren, argazkian hatzak ikusiko ditugu. 






Hatz guztien izenak ikasten dituzuen bitartean, musika pixka bat entzun dezakezue...

2013/11/29

GORPUTZAREN SOINUA!!

Asteburuan lagunekin ibiliko zara? Eta planen bat daukazue edo asperturik bueltak emango dituzue kaletik? 
Hotz ikaragarria egingo duela diote telebistan, beraz, gorputza mugitzeko eta etxean bero bero egoteko ekintza bat proposatuko dizuet. 
Hona hemen kantatzera eta dantzatzera animatuko zaituen bideo bat. Elkar zaitezte, bideoa ikusi eta saiatu mugimendu guztiak erritmoarekin batera eramaten. 
Asteburu ona izan eta asko disfrutatu!! 



TXIKITAKO OROITZAPENAK

Ezagutzen dituzue Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak?
Txikia nintzenean egunero haien telebista saioak ikusten nituen eta abestiak, dantza eta jolas ugari egiten zutenez, gaur, haien kanta alai bat utziko dizuet zuek ere gorputza mugitzeko eta disfrutatzeko!!




BURUAREN ATALAK!!

Egun on lagunak!!!
Zer moduz doa astea? Gaur ostirala denez, oso ekintza interesgarri bat igoko dut eta fitxa marrazkidun hauekin, buruaren atalak zeintzuk diren ikasiko ditugu.
Lehenik eta behin, atal guztiak ikusi, irakurri eta ikasi. Ondoren, saia zaitezte fitxa guztiak betetzen, baina begiratu barik eh!! Ea memoria ona duzuen!! 




2013/11/14

SARRERA HONETAN... DANTZATZERA!!

Gaur oso dibertigarria den ekintza bat egingo dugu. Abesti alai baten bitartez, gorputzaren atal batzuk ikusiko ditugu eta horrez gain, pixka bat dantzatuko dugu. 


2013/10/18

MUSIKA PIXKA BAT ERLAXATZEKO!!

Bigarren sarrera honetan... Bideoak eta beste denborapasa batzuk!!

Hona hemen musika pixka bat bideo



   


Eta........Ipuin polit bat txikitxuentzat!!!